Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren arazoa geroz eta larriagoa da. Herriko Etxeko zerbitzu teknikoetako arduradunak lehengo astean eman zuen albiste txarra, hots, azaroan argindarrik gabe geldituko zirela, guztiz baieztatu da gaur, ikasleak oporretatik itzuli direnean. Ikastolaren aurkako mehatxua gogor bete du Guy Poulou auzapezak. Argindarra moztuta, kandela eta esku-argien artean eman dute goiza haurrek. Egoera salatzeko garaia ikusirik, manifestazioa antolatu dute hezkuntza eragileek azaroaren 8an, arratsaldeko lauetan, Ziburun bertan. Herritarren babesa nahi dute batipat, baina gainerako lurraldeetako euskaltzaleen sostengua ere merezi dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario