Aitziber Sarasola (Tolosa, 1973) zenaren aldeko mezuak asko izan dira sare sozialetan, haren heriotzaren berri izan eta berehala. Euskalgintzako eragileek, koaliziokideek nahiz arerio politikoek izan dute gogoan. Atsekabea azaldu dute, besteak beste, Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariak eta Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak, eta haren izaera "borrokalaria" nabarmendu dute, esaterako, Xabier Isasi eta Maribi Ugarteburu EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko ordezkariek.
Gainera, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Mahaiak, talde politiko guztien izenean, doluminak adierazi dizkie Sarasola zenaren senide eta lagunei, eta elkartasuna azaldu die Bilduko parlamentariei. Sarasola zenak legebiltzarrean eginiko lana eskertu eta aitortu du bozeramaileen batzordeak, bereziki euskararen eta emakumeen eskubideen aldeko jardunean.
BERRIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario