
Europako Zigor Koderik gogorrenetakoa du Espainiako Estatuak. Zein da horren arrazoia?
Liburu osoa behar izan dut hori azaltzeko, baina, laburbilduz, juristen analisietatik atera dut ondorio hori. Ni soziologoa naiz, eta, beraz, egoera horretara nola iritsi garen nahi izan dut aztertu; ez hainbeste araua bera, baizik eta hura lagundu duen testuinguru soziopolitikoa. Alderdi politikoek interesa izan dute herritarren segurtasuna agenda politiko eta mediatikoan arazo gisa sartzeko. Badirudi kriminaltasunarekin lotutako arazoak konpontzeko modu bakarra Zigor Kodea gogortzea dela. Kriminaltasunaren fenomenoaren bertsio sinplista horren ondorioz, segurtasunaren gaia mahai gainean jarri den bakoitzean gogortu da Zigor Kodea, kontuan hartu gabe 30 erreforma baino gehiago egin direla 1995ean onartu zenetik. (klik egin-ver más)
Ander Perez (Nafarroako Hitzan)
No hay comentarios:
Publicar un comentario