viernes, 12 de agosto de 2016

HEGOAK TALDEAK DROGA BERRIEI AURREA HARTZEKO NEURRIAK ESKATU DITU

Droga berrien arrisku eta kalteak murrizteko estrategiak «funtsezkoak» direla azaldu du Nafarroako Hegoak elkarteak. Horretarako, uste du drogen politika publikoak osasun publikoaren prebentzio planetan sartu beharko liratekeela. «Droga kontsumoarekin arazorik ez duten baina haren arriskuak murriztu nahi dituzten pertsonengana iritsiko ginateke horrela».
Uztailaren 5ean, Nafarroako Gobernuaren Osasun publikoaren Institutuak ohartarazi zuen osasunerako kaltegarriak diren substantzia psikoaktibo berriak agertu direla: U-47,700, Kannabinoide sintetikoa, Alfa-pp eta deskloroketamina. Guztiek Research Chemicals ingelesezko adiera dute; hots, oraindik ikertzen ari diren eta kontrolatu gabe dauden substantzia kimikoak dira. Horien zerrenda oso luzea da, eta efektuen arabera sailkatzen dituzte: lasaigarriak, pizgarriak, psikodelikoak, disoziatiboak eta kannabinoideak. (klik egin-ver más)
Berria

No hay comentarios:

Publicar un comentario