martes, 18 de julio de 2017

EZ, MUTILOK, PISA ESERITA EGITEA EZ DA HAIN TRAUMATIKOA

Iñakiri galdetu diot zergatik ez duen etxean pixa eserita egiten, zutik eginda batzuetan ingurua zipriztinduta uzten omen duela-eta. Ez dizkit aipatu ohitura edo erosotasuna, ondorengoa baizik: “Etxean, pixa eserita egiten arrebak ikusi ditut beti eta arraroa egingo litzaidake, oso femeninoa”.
Eta halaxe dugu askok barneratua: ‘benetako gizonek’ txiza zutik egiten dutela, hori dela maskulinoa, eta esertzea berriz, emakumeen pare jartzea –emakumeen mailara makurtzea–. Baina etxean nahiz kanpoan genero eraikuntza gaindituko duten komun mistoak nahi baditugu, denok erabiltzeko moduko (eta atzetik behin eta berriz garbitzen ibili behar ez izateko moduko) komun garbiak nahi baditugu, eta gizonon prostatarentzat (osasunarentzat) hobeak izango diren ohiturak nahi baditugu, onena pixa eserita egitea.
Europa iparraldean adibidez, gizonek pixa eserita egitea hedatuago dagoela aipatzen du Amelia Barquinek, kanpainak ere egin dituztela komun publikoetan ohitura hori zabaltzeko, eta etxeko komunetan ere oharrak jartzen dituztela, mesedez pixa eserita egiteko eskatuz. Arantxa Iturberen ipuinean Josuk aldarrikatzen duen moduan, “Nik eserita egiten dut. Eta zer?”. Pailazoek ere argi dute: “Txukun, txukun erabilita / garbitzeko lanik ez / neska nahiz mutil / andre nahiz gizon / eserita, mesedez!”.
Mikel García Idiakez, ARGIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario