Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Mintzodromoaren lehen edizioa izan zuten lehengo igandez Zarrakaztelun, bertako HAZI elkartearen gidaritzapean. Ez zen euskaltzaleen topagune hutsa izan, euskaldun zaharrek eta berriek bat hartuta ordu eta erdiko saioa egin zuten taldeka euskaraz Raul Alfaro dinamizatzaileak ezarritako gaien inguruan. Ekimenaren helburu nagusia, jakina, ikasten ari direnei mintzatzeko aukera eskaintzea. Aurreneko aldiz egin da, izango da ondorengorik, bai horixe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario