martes, 22 de mayo de 2018

KONTUZ ELKARTEAK DIRU BILKETA HASI DU ZAMORAREN LAU AUZIEI AURRE EGITEKO

Madrilen lan arloko auzi bat dute, Nafarroan beste bat Espainiako Estatuko Barne Ministerioaren aurka, hirugarrena Guardia Zibilaren eta AENAren aurka, eta laugarrena gizarte arloko epaitegian. Zamorak bilkura izan zuen Juan Ignacio Zoido ministroarekin baina ondoren ez du inolako pausorik eman. Zamoraren ustez, elkartea indargabetu nahi dute epaitegietan.
Kontuz elkarteak ez du diru-laguntzarik jasotzen eta bazkideen eta jarraitzaileen diru ekarpenek babesten dute egitasmoa. Lau auzi abian dituztenez, 20.000 euroko gastua izango dutela kalkulatu dute eta laguntza eskatu dute.
Patxi Zamorak Iberia enpresan hegazkin zerbitzari egiten zuen lan. Guardia Zibilak hegazkinetan sartzeko baimena kendu zion eta ondorioz Iberiak lanetik bota zuen. Zamorak ez du lortu jakiterik zergatik Guardia Zibilak halako erabakia hartu duen. Zamoraren ustez, Kontuz elkartean egiten duen lanarekin lotuta dago erabakia.
ARGIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario