jueves, 27 de septiembre de 2018

MEDIKUNTZA IKASKETAK 19/20 IKASTURTEAN IZANEN DIRA MARTXAN NUPen

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Maria Solanak jakitera eman duenez, Nafarroako Unibertsitate Publikoa 2019ko irailean prest izanen da medikuntza ikasketak eskaintzeko. Erizaintza eskaintzen den Osasun Fakultatean emango da, eta horretarako handitu egingo dute eraikina. 
EH Bilduk parlamentuan egindako galdera bati erantzunez eman du xehetasunen berri kontseilariak. Hiru esparru nagusitan ari da unibertsitatea lanean: ikasketa plana, irakasle eta ikerlarien erakartzea eta Medikuntza eskaintzeko eraikinaren egokitzapena. Nafarroako ospitale gunearen barruan kokatuko dutela adierazi du kontseilariak. 
Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario