miércoles, 21 de noviembre de 2018

HERRI EUSKALDUNAREN DISKRIMINAZIOA XVI. MENDEKO NAFARROAN

Historia liburu bat idazten dugunean atzera begiratzen dugu gaurko begiradaz. Bista iraganean jarrita dugu baina asmoa gure garaian kokatzen dugu; gure garaian sortzen zaizkigun zalantzak eta ukazioak argitu nahi ditugu horren bitartez, beti etorkizun hobe bati begira. Nafarroan euskarak izan duen hedapen zabalaz zalantzak eta ukazioak gizarteratzen dira etengabe Nafarroan bertan eta bereziki ustez nafar zaleak direnen artean. Pello Monteanoren liburuak argia pizten du lehen iluna zen historiako eremu batean: euskararen hedapena Nafarroan XVI. mendean. Baina ez da bakarrik euskararen hedapena, liburuan Nafarroako euskaldunek zeukaten estatus sozial baxua eta mugak, eskubide politikoei dagokienez, eta hainbat kasutan, epaitegietan eta politikan, pairatzen zituzten hizkuntza diskriminazioak deskribatzen ditu oso modu argigarrian.  (klik egin-ver más)
Jose Inazio López de Luzuriaga (naziogintza.eus)

No hay comentarios:

Publicar un comentario