jueves, 11 de abril de 2019

TXILLARDEGIRI ESKER

Txillardegi euskara batuaren aita dugula errepikatzen dut, euskal elite ofizialek zor hori ez baitiote aitortzen, Euskaltzaindiak salbu. Arantzazuko biltzarra goraipatzen dute, arrazoi osoz, haatik Baionakoa bazter utziz gertatu ez balitz bezala. Egia da 1968ko udan Arantzazun euskara batuaren lehenbiziko alea bataiatu zutela ofizial eginez. Haatik 1964ko abuztu hondarrera Baionan sortua zen ikasturte bateko lan jarraikiari esker, lan horretan parte hartu genuenek Txillardegi genuelarik gidaria eta eredua: dena kudeatzeaz gain, ekarpenik handiena berak egin zuen.

Duela urte batzuk Donostiako udal biltzarrean abertzaleek proposatu zuten hiriko gune bati donostiarra zen Txillardegiren izena eman zedin, baina PPko zinegotziek aurka egin zuten ETAkoa izan zelakoan.   (klik egin-ver más)
Jean Louis Davant (Ipar Euskal Herriko Hitza)

No hay comentarios:

Publicar un comentario