
Nola bizi izan zenuten uholdearen eguna Leotzen?
Ni Iratxetan bertan harrapatu ninduen uholdeak. Leozko udaleko herriak hiru mendi-arrotan zehar banatuta daude. Iratxe iparraldean dago eta kalte gutxien jaso zuena izan da. Baina izan dugu kalterik, eraitsitako errepideak edo gainezka egindako ibaiak kasu. Iratxen 95 litro edo bota zituen, baina hegoaldean bikoitza edo, eta kalteak biderkatu ziren. Lau orduko euritea, etenik gabea, eta ordu laurden edo ordu erdiro kolpe bortitzagoak.
Uholdeak Tafallan baino mugatuagoak izan ziren, ibaian gorago gaudelako eta herri gehienak toki altuetan eraikiak. Baina adibidez herritar baten bila hondeamakina batekin joan behar izan zuten, eroritako bi errepide zatiren artean harrapatua geratu zelako autoan. (klik egin-ver más)
Z.Oleaga (Argian)
No hay comentarios:
Publicar un comentario