sábado, 14 de septiembre de 2019

ZARRAKAZTELUKO LANGILE BAT HIL DA KASEDAKO VISCOFAN ENPRESAN GERTATURIKO LAN-ISTRIPU BATEAN

Langile bat hil da eta beste bat larri zauritu Kasedako Viscofan enpresan izan den lan-istripuan.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, hidrogeno sulfuroa zuten kubeta batzuetara erori dira bi beharginak, eta gas toxikoa arnastu ondoren zendu da horietako bat, Patxi Unsain.Collantes, 46 urtekoa. Zarrakaztelun bizi zen eta 3 seme-alaba uzten ditu.
Bestea, W.P.R. 54 urteko oibartarra, Nafarroako Ospitalera eraman dute, oso larri. 
Larrialdietarako zerbitzuak iritsi aurretik, enpresan zeuden beste behargin batzuk artatu dituzte bi langileok, eta suspertzen saiatu diren arren, bat tokian bertan hil da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario