Haizea botaz belar-sailak, bide-ertzak eta inguruak hostoz garbitzeko erabiltzen den makina motorduna, bizkarrean eramaten ohi dutena eta gasolinaz edo argindarraz funtzionatzen duena. Ze gogaikarriak diren!Baina hor dago Txerrenaren makina, garapenaren ikur. Garapena?
Lan gogorra kentzeko omen dago asmatua ditxosozko trastea, baina kaltegarria da oso. Lehenengo, zaratatsua delako, kalte egiten die animaliei edo paseatzaileei, bai eta erabiltzen duten horiei, nahiz eta segurtasun kaskoak eraman. Bigarrenik, pisutsua ere bada, 7 edo 10 kilokoa, luze erabiliz gero, txarra bizkarrerako. Eta azkenik, erabat kutsakorra da, batez ere erabiltzen dutena gasolinazkoa baita. Traste zaharra bada, anitzez kutsakorragoa, eta, horietarik dexentebadira, ziurrenik 85 dezibelioen inguruan soinu gogaikarri hori sortzen dutenak. Munduko Osasun Erakundearen iritziz, zarata hori saihestu behar da eta,beste batzuen iritziz,baxuagokoa ere bai. Nerbioetan ere eragiten omen du zarata horrek, antsietate prozesuen kalterako. (klik egin-ver más)
Bittor Abarzuza Fontellas
No hay comentarios:
Publicar un comentario