lunes, 20 de abril de 2020

GEMA MARTÍNEZ, CASTEJONGO ESKOLA ZUZENDARIA: "PAIk HEZKUNTZA EREDU ELITISTA SORTZEN DU"


Castejongo ikastetxeak PAI eredutik ateratzeko eskaera egin du, baina Hezkuntza Departamenduaren ezezkoarekin egin du tupust. Eskolako langile batek adierazi digu Hezkuntzak ez dituela aintzat hartu ez eskola beraren ez bertako ikasleen ezaugarriak, eta gobernuko arduradunek eskolako errealitatea ezagutu dezaten nahi dute, kontu epelak alde batera utziz.


Hori bera egiten saiatu gara ZuZeun, eskolako errealitatea ezagutzen. Gema Martinez (Albacete, Espainia, 1973) Castejongo Maiatzak Bi eskolako zuzendaria da. Hamabost urte daramatza lanean Nafarroan, horietarik hamalau Castejonen. Pertsona aproposa, beraz, Erriberako eskola honetan gertatzen denaren berri izateko.  (klik egin-ver más)
Zu Zeu

No hay comentarios:

Publicar un comentario