martes, 21 de julio de 2020

SIEMENS GAMESAREN LANGILEAK AGOITZETIK IRUÑERA JOANGO DIRA EUREN LANPOSTUAK DEFENDATZEKO

Ostegun goizeko 03:00etan Agoizko lantegitik Iruñera joango dira langileak, 10:00etan Nafarroako Parlamentuaren aurrera iristeko eta Manu Aierdi Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak Parlamentuan egingo duen agerraldiarekin bat egiteko.

Siemens Gamesako Langileen Batzordeko kideek Parlamentuko ekonomia garapenerako lan-saioan parte hartu dute eguerdian haien aldarrikapenak eta argudioak ganberan landu daitezen. Ekintzak eskatu dituzte "etorkizun oparoa" bermatzeko eta zonaldeko langabeziaren eta despopulazioaren aurka borrokatzeko. Bitartean, langileek elkarretaratzea egin dute Parlamentuaren aurrean.

Ostegunean 03:00etan Agoitzetik irten eta Iruñera joango dira  langileak, 10:00etan Nafarroako Parlamentuaren aurrera iristeko eta Manu Aierdi Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak Parlamentuan egingo duen agerraldiarekin bat egiteko. Ez da aste honetan eginen den mobilizazio bakarra. Egun horretan bertan, 19:00etan, Agoizko Merkatu plazan, Irati Bizirik herri plataformak herriarentzako batzar informatibo bat egitea aurreikusi du, eta bertan Enpresa Batzordeak ere parte hartuko du. Ondoren, giza mosaiko bat egingo dute Merkatu plazan bertan.
Ostiralean enpresarekin bilduko da langile batzordea. Neinsako lankideek elkarretaratzea egingo dute lantegiaren aurrean, babesa adierazteko eta larunbatean, hilaren 25ean, 19:00etan, Irati Bizirik plataformak deitutako manifestazioarekin bat egingo dute lengileek.
Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario