viernes, 30 de abril de 2021

HUERTA DE PERALTAKO LANGILEEK GREBA EGINEN DUTE BERRIRO

    LABek iragarri duenez, datorren astelehenean lehen greba eguna egingo dute Huerta de Peralta enpresan.  2018-2019ko neguan zehar, Huerta de Peraltako plantillak greba mugagabea egin zuen. 28 egun iraun zuen lanuzteak. Afrikatik migratutako pertsonek osatzen dute ia osoki enpresaren langileria. 

   Langileen eskaera asko jasotzen zituen akordio batekin amaitu zen protesta. Baina enpresako LABeko atalak salatu duenez, Huerta de Peraltako jabeek ez dute behar bezala bete sinatutakoa.

   Protestarien aurkako jazarpen eta erasoak salatu ditu azken urtean sindikatuak. Greba bitartean haren eragina ahultzeko zuzendaritzak kanpoko lehengaiak erosi zituen, eta greba eskubidearen kontrako neurri honi erantzuteko, furgoneta bat gurutzatu zuten Imanol Salinasek eta José Javier Osesek, LABeko kideek. Foruzainen salaketa epaitegietara iritsi zen. Bi sindikalistak ez ziren epaile aurrean azaldu. 5 hilabeteko espetxe zigorra jaso zuten 2019ko azaroan ekintzarengatik.

   Iazko azaroan, berriz, LAB sindikatuak eta Houssein Yagoubi Huerta de Peraltako enpresa batzordeko presidenteak salatu zuten jazarpena jasotzen ari zirela enpresako zuzendaritzaren eta CCOOen aldetik, eta sindikatu hori Yagoubiren kaleratzea bilatzen ari dela. 

Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario