viernes, 12 de noviembre de 2021

ERRONKARI, ZARAITZU ETA ZUBEROA ARTEKO PASABIDEEN ITXIERAREN AURKAKO EKITALDIA EGINGO DUTE IGANDEAN ITURZAETAN

      Urtarrilaren 8an erabaki zuen Paueko prefetak Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa lotzen dituzten pasabideak ixtea, ustezko terrorismoaren mehatxua aitzakiatzat hartuta. Orduz geroztik itxita jarraitzen dute Iturzaetako eta San Martingo harriko pasabideek.

     Jan den uztailean Erronkari eta Zaraitzu bailaretako udaletxe, kontzeju eta batzarretatik gaiari heltzeko eskatu zioten Nafarroako Gobernuari, pasabide horiek berriro ireki ahal izateko zerbait egin zezan. Jaso zuten erantzun bakarra, ordea, “gaia aztertuko zutela” izan zen.

     Horrek Erronkari eta Zaraitzu bailaretako eta Zuberoako herritarren egunerokoan ondorio larria izan duela salatu dute ekitaldiaren antolatzaileek: “Hiru bizi eremuetako herritaren arteko harreman kulturalak eta ekonomikoak baldintzatu dizkigute, eta oroz gainetik, familia arteko harremanak zangopilatuak izan dira”. (klik egin-ver más)

ARGIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario