Atzo aurkeztu genuen Donostian “Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa” liburua. Hego Euskal Herriko eliteen eta unibertsitateen arteko harremana aztertzen du Jon Diaz Egurbide EHUko irakasleak zuzendu eta Ipar Hegoa eta Manu Robles-Arangiz fundazioek elkarlanean argitaratu dugun liburuak. Ikerketa egiteko ‘Elitist Britain 2019‘ ikerketaren metodologian oinarritu da EHUko ikerlari taldea eta, administrazio publikoek jarri dituzten zailtasunak zailtasun, elitearen goi mailako 5.500 lanpostuak betetzen dituzten 3.953 pertsonetatik, 2.806ren curriculumak lortu dituzte. Bereziki zaila izan zaie Osakidetzako goi karguen datuak biltzea: soilik karguen %49,5arena eskuratu dituzte. (klik egin-ver más)
Unai Oñederra, zuzeu-eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario