jueves, 3 de marzo de 2022

METROKOADROKA SORMEN LABORATEGIAK BIDAIDE OBRA AURKEZTUKO DU BIHAR TAFALLAKO KULTURGUNEAN

     Bihar, martxoak 4 ostirala aurkeztuko da Tafallako Kulturgunean arratsaldeko 20:30ean 8€ko sarrerarekin.

       Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik? Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana. Bidaide antzezlana modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den antzerki-ekintza bat da. Muntai hau Udalbiltzak abiarazi duen Geuretik Sortuak programaren baitan dago, euskarazko arte sorkuntza arte eszenikoetan sustatzeko.

           SARRERAK EROSI

No hay comentarios:

Publicar un comentario