“Zoriontasunaren bila nenbilen, sistemaren gurpiletik at beste bizimodu bat nahi nuen etxebizitzak okupatzen hasi nintzenean”. 25 urtetik gora daramatza okupazio munduan Iñaki Garcia donostiarrak. Hasiera batean Donostia eta Oarsoaldean bilatu zituen bizilekuak, eta ondotik Nafarroa izan zuen jomuga; Iruñeko Euskal Jai gaztetxetik nekazal herri okupatuetara egin zuen jauzi. Lakabe du egun bizitoki; sistema ekonomiko, politiko eta sozial alternatiboak dituen Nafarroako Artze bailarako herria.
Hamar bat eraikin (tartean gaztetxe bat, bisitariak hartzeko eraikin bat eta etxebizitzak) ditu herriak, baratzeak, negutegi bat, egur tailerra, Mongoliako jatorria duen haima bat, animalia ugari... Eta bertan bizitzen eta elkarbizitzen, hogei bat lagun. Egitasmoa dagoeneko 30 urte betetzear da eta urtez urte, herritarrek bizitzeko modu berezkoa eraiki dute. Egun ere, horretan dihardute. Ekonomikoki burujabeak dira, baita beste hainbat arlotan ere; komunitate egitura sendotua eta oinarri materiala segurtatua dute, eta gainera, euren ekonomia gorantz doa. Lakaberi buruz nabarmendu daitezkeen ezaugarriak ugariak dira, baina akaso garrantzitsuena ez da berehala ikusten, nahiz eta beraiek asko landu: pertsonaren barrualdea eta komunitate filosofia. (klik egin-ver más) ARGIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario