jueves, 10 de junio de 2010

GARELAKOREN JAIA HURRENGO LARUNBATEAN GARESEN

Garelako, Garesen eta Ilzarbe ibarrean euskararen alde lan egiten duen elkarteak, eskolaz kanpoko ihardunaldi bat antolatu du hurrengo larunbaterako, ekainaren 12 rako, hain zuzen.

11 etan, futbito taldearen partida erakustaldia (sorpresarekin). 12 etan, Garelako dantza taldearen erakustaldia. 12'30 etan, txiki guztiei oparitxo bana emanen zaie. 13 etan, pailazoak. 14'30 etan, txikientzako bazkaria. 15 etan, helduentzako bazkaria. 16'30 etan, puzgarriak. 17 etan, Garelakoren I. Mus Txapelketa. 18 etan, gaztaren zozketa. Txapeldunak Errealeko jokalariek sinaturiko kamiseta txuri-urdina irabaziko du. 19'30 etan, jai bukaera.




No hay comentarios:

Publicar un comentario