jueves, 12 de enero de 2012

EUSKARAZKO HEDABIDEAK LAGUNTZEARI EZETZ ESAN DIOTE UPN, PSN ETA PPK

Atzera bota du. Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak ez du onartu euskarazko hedabideak diruz laguntzeko mozioa. Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak aurkeztu dute, eta haien aldeko botoa baino ez du jaso. UPNk, PSNk eta PPk, berriz, aurkako boza eman dute.

Sozialisten jarrerak, hain zuzen ere, NaBaiko parlamentari Nekane Perezen haserrea piztu du. «Zergatik aldatu zarete zuritik beltzera?», galdetu dio PSNko parlamentari Pedro Rasconi. Izan ere, orain atzera bota dutena onartu egin zuten sozialistek 2009. urteko otsailean. Duela hiru urte, euskarazko hedabideekin lankidetza hitzarmena sina zezan eskatu zion Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari. Sozialisten babesa jaso zuen mozio hark. Eskaera bera egin du NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak orain aurkeztu duten testuak, baina PSNk ez du harekin bat egin. (klik egin-ver más)
BERRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario