miércoles, 31 de octubre de 2012

EUSKALERRIA IRRATIARENTZAT LIZENTZIA ALDARRIKATZEKO GALA AZAROAREN 7AN

25. denboraldia hasten ari garen honetan, badugu zer aldarrikatu, badugu zer ospatu eta badugu zer eskatu. Eta hori guztia egiteko hainbat ekitaldi antolatu ditugu. 25 urte daramatzagu entxuferik gabe, eta halaxe ariko dira gurekin, entxuferik gabe, unplugged, El Drogas, Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Ruper Ordorika, Kerobia eta Balerdi-Balerdi. Azaroaren 7an, Atarrabiako Kultur Etxean, 20.00etan, lizentzia aldarrikatzeko urtebetetze gala eginen baitugu. Elkarrizketak, lehiaketak eta zuzeneko musika uztartuko ditugu. Galak ekarriko dizkigun gastuei aurre egiteko, sarrera kobratuko dugu: 5 euroan salduko ditugu Euskalerria Irratian eta Karrikirin (Xabier karrika, 5). Saioa irratiz emanen dugu, eta baita telebistaz ere, Eguzki Bideoak-en laguntzaz, streaming bidez, Berria, Argia, Sustatu eta Euskalerria Irratiaren beraren webguneetan. (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario