sábado, 17 de noviembre de 2012

IPUINAK EUSKARAZ MARTZILLAKO UMEENTZAT, AZAROAREN 22AN

Hurrengo ostegunean, azaroak 22, Martzillako umeek euskarazko ipuin kontaketa entzuteko aukera izango dute Ines Bengoaren eskutik Gazteluko Areto Nagusian 15:30etan hasiko den "Kamishibai" saioan. 
Kamishibai "paperezko antzerkia" da japonieraz, ipuin kontalariak egurrezko kutxako baten barruan sartzen dituen irudiez lagunduta.
Martzillako saio hau bezala, beste hainbat antolatu ditu Euskarabideak Nafarroako zenbait herritan Lagun Aro Giza Fundazioarekin batera, antzerkiaren bidez haurren artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario