sábado, 13 de enero de 2018

JOXAN ARTZE, ZAHARRAZ BERRI EGIN ZUENA

«Iturri zaharretik edaten dut,/ ur berria edaten,/ beti berri den ura,/ betiko iturri zaharretik». Kasik herrikoi bilakatzeraino zabaldu da Joxan Artzeren poema hori (Usurbil, Gipuzkoa, 1939-Usurbil, 2018), baina, kasu honetan, balio dezake kulturgintzan egin zuen ekarpena deskribatzeko ere. Ur berria edaten aritu zen Artze. Izan ere, funtsezkoa izan zen haren emaria 60ko hamarkadako euskal kulturaren pizkunde eta biziberritzean. Ez Dok Amairu mugimenduko kide, txalaparta berreskuratzearen bultzatzaile, diziplinen arteko zubigile, kanten hizgile eta idazle izan zen Artze, baita euskal kultura abangoardiarekin lotu zuen belaunaldi hartako izen nagusietariko bat ere, hasiera-hasieratik. Hala pasatuko da historia orrietara ere. Haren poemak esaten du: beti berri den ura, betiko iturri zaharretik.
Iñigo Astiz, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario