Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onartutako erabakiaren arabera, bertsolaritza kultura-intereseko ondasun izendatu du, ondare immaterialaren kategorian. Exekutiboak nabarmendu duenez, bertsolaritza babesteko neurriek “honen fosilizazioa, bereizgarritasunaren eta autonomiaren galera eta lehiaketa eta ikuskizun testuinguruen gehiegizko nagusitasuna saihestu” beharko dituzte.
Gobernuaren iritziz, “transmisioa bermatuta dagoela irudi du orain arte eskolen bitartez ezarri diren ekintzei esker, eta hizkuntzaren bilakaerari nahiz gizartean duen erabilpen eta presentziari lotuta dago”.
Izendapen honetarako eskaera Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak aurkeztu zuen. Erakunde honek Nafarroako bertsolaritzaren esparru desberdinei lotutako eragile gehienak ordezkatzen ditu: bertsolariak, bertsozaleak, ikertzaileak, dibulgatzaileak eta antolatzaileak. (klik egin-ver más)
navarra.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario