
Otsailaren 12an, Baigorriko Manexenea Ostatuan elkartu gara Etxauziaren inguruan garatzen ari den proiektu ekonomikoaz aritzeko, eskualdeko enpresekin.
Otsailaren 18an, Euskal Telebistako Hitzetik Hortzera Saioan azaldu dugu gure proiektua.
Apirilaren 13tik 15era, HUHEZI, Mondragon Unibertsitatearen ikasle eta irakasleak izan dira Baigorrin, haiekin sinatua dugun hitzarmenaren baitan.
Uztailaren 17an, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Donostiako Miramar Jauregian parte hartu dugu, “Herriaz, kulturaz, saretzeaz” ekitaldian, Azpeitiko eta Oñatiko udalekin eta Gernikako Astra proiektuarekin batera.
Datozen hilabeteetan, ekimen gehiago izanen ditugu, eta espero dugu berri onak ere izatea! Horretarako ere, Batzar Nagusi bat deitua izanen da.
Gogorarazten dizuegu ere, urteko ekarpena (gutxienekoa 15 €) egiteko unea dela.
Azken aipamena ere egin nahi diogu ekainaren 7an zendu zen Manex Pagolari, gure Elkartearen lagun maiteari.
Anje Arreguy, Etxauzia Elkartearen Lehendakaria
No hay comentarios:
Publicar un comentario