sábado, 11 de abril de 2020

EUSKARAZKO BINGOA BIHAR ZARRAKAZTELUN

HAZIk, Zarrakazteluko euskaltzaleak biltzen dituen elkarteak denbora-pasa ederra aurkitu du bihar igande arratsalderako. Elkarteak Facebooken duen orrialdetik gidatuta, bingo bat antolatu da. Dagoeneko hogei lagunek bidali dute aukeratutako kartoiaren argazkia baina azkenean parte hartuko dutenak askoz gehiago, agian halako hiru izango diren itxaropen sendoak dituzte. Arratsalde ona pasa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario