lunes, 12 de octubre de 2020

HAIEN FESTA NAZIONALA

                     Hemen lagintzat hartuko ditut H. F. Dobyns historialari estatubatuarrak emandako demografia datu zenbait; hark nabarmendu zuenez, Amerikako biztanle guztien %95 Kolon hara iritsi hurrengo 130 urteetan hil ziren. Berkeley Sherburne F. Cook eta Woodrow Borah ikertzaileek, berriz, zera kalkulatu zuten Mexikorako: 1518tik 1623ra bitartean 24,5 milioi biztanle galdu zituela, garai hartan penintsulak zuen biztanleria halako bi pasa gutxiago, 1492an 10 milioi biztanle baitzituen. Ez alferrik, mexikarrek horregatik dauzkate espainolak Hernan Cortesen ondorengotzat, modu gutxiesgarrian. Alabaina, auzokoen botereguneetan kezka gutxiago eragiten du amerikarren sarraskiak «Espainiaren arerioen fede txarrak» baino, boteregune horiek tematuta baitabiltza beren iragan inperialean legitimatzen beren etorkizuneko proiektua.    (klik egin-ver más)

María Obelleiro, "Nos Diario"-ko zuzendaria
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario