sábado, 20 de febrero de 2021

ZENTSURA PUTZURA !


      Nafarroako Administrazio Auzitegiak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak arrazoi duela dio.
     2019ko azaroaren 29an (San Saturnino egunez) Bizidantza ikuskizuna eskaini behar zuten Baluarteko areto nagusian, azken urteetan bezala. Iruindarrek aretoa goraino betetzen zuten euskaraz irri, kantu eta dantza eginez, baina udal gobernura iritsi berria zen Enrique Maya alkateak eta Navarra Sumako agintariek udalak aurrez pailazoekin sinatuta zuen kontratua arbitrarioki bertan behera utzi zuten. Zentsuratzaileek emandako argudioa kontratuan irregulartasunak zeudela izan zen, baina Nafarroako Arartekoak lehenik eta Nafarroako Kontseiluak ondoren, pailazoek egindako erreklamazioari haien onespena eman ostean, alkateak publikoki eta lotsagabeki onartu behar izan zuen erabaki baztertzailea ideologikoa izan zela.  (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario