LIBURUTEGI IBILTARIA (Haurrentzako jarduera)
3 eta 15 urte bitarteko haurrentzako euskarazko ipuinak izango dira aukeran. Aurretik ipuin-saio bat egingo da, irakurketa, berdintasuna, tolerantzia eta errespetua sustatzeko modu dibertigarri eta parte-hartzailean. Kuxinak, koltxonetak, esterillak, mantak, espazioa leku atsegin, erlaxatu eta dibertigarri batean eraldatzea bilatuko dugu, haurrek, beren familiekin batera, elkarrekin irakurtzen goza dezaten.
Azaroaren 20an Zarrakaztelun ikusgai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario