martes, 16 de noviembre de 2021

235.000 EURO BILDU DITU ERRIGORAK NAFARROA HEGOALDEKO ETA ERDIALDEKO EUSKALGINTZARAKO

      Herritarren elkartasunari esker Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzarako beste 235.000€ bildu ditu Errigorak!

     Ezer baino lehen, zorionak bihotz-bihotzez kanpaina hau posible egin dugun guztioi: ekoizleak, euskalgintzako eragileak, herriz herri lanean aritu diren Errigoraren boluntarioak eta saskia eskatu duten herritarrak. Bejondeizuela! Zortzigarren urtez egin dugu segidan udazkeneko kanpaina eta, hala ere, indar biziz dirau. Gauza erraza dirudi, baina egitasmo honek arrakasta izan dezan buru-belarri ari garenok badakigu zer tamainako lana eskatzen duen. Aurtengo kanpainaren leloak dioen bezala, «herriak egiten du herria»    (klik egin-ver más)

Errigora

No hay comentarios:

Publicar un comentario