domingo, 8 de diciembre de 2013

BATUAREN MAKURRAK

Tirabira eta arazo larriak azaleratu dira azken egunotan Euskaltzaindian, aspaldiko jelosia eta konponezinen isla, hain segur. Lehenbailehen bideratu beharreko afera izanik ere, horretaz landa ere ez du beharleku makala euskararen akademiak, euskalgin-tzak, euskaragin edo euskaragileon komunitateak oro har. Zarauzko batzar iskanbila-tsuaren ondoren, euskaltzain eta bidegilez beteriko mahai batean bazkaltzeko zoria izan genuen, eta askoren kezka irten zitzaigun platerera: zer gertatzen da euskara batuarekin? Zergatik izan du hainbesteko prestigio galera azken urteotan? Zergatik ditugu hainbesteko arazoak euskalkien eta euskara batuaren arteko elkarbizitzarako, bakoitzaren lekua eta garaia zein den bereizteko? (klik egin-ver más)
Euzkitze, Noticias de Gipuzkoa aldizkarian

No hay comentarios:

Publicar un comentario