Azken asteotako debekuen ondoren, pertsona ezagun talde batek manifestazio baterako deialdia egin du. Larunbat honetan izango arratsaldeko 5.etan Bilbon, Aita Donostia Plazatik abiaturik. Atxikimendu ugari izan da geroztik: Aralar, Ezker Abertzalea, CNT, Lokarri, Askapena, Herria Eliza 2000, Komite Internazionalistak, Etxerat, Ahaztuak....besteak beste. Zera eskatzen da:
1.- Eskubide guztiak pertsona guztientzat Euskal Herri osoan indarrean dituen egoera berria: Salbuespeneko eta bortxakeriazko egiera zein egintza oro gaindituz eta eskubide gabezia, urratze edota murrizketa guztiak geldituz.
2.- Eskubide zibil eta politikoen, giza eskubideen, eskubide indibidual eta kolektiboen bermea, eta zehazki:
· Bizitza eta askatasuna.
· Euskal Presoak Euskal Herrira. Kondena betea dutenak eta gaixorik daudenak kalera.
· Inkomunikazioa eta torturak gelditu.
· Adierazpen askatasuna: pertsona guztiak, proiektu guztiak, aukera guztiak.
· Alderdi eta erakundeen legalizazioa, eta ondoriozko auzi eta sententzia guztiak indargabetzea.