Kazetaria eta itzultzailea da lanbidez, eta herri kulturaren bitxikeria biltzailea, zaletasunez. Inork gutxik bezala ezagutzen du euskararen historia Nafarroan eta inork ez bezala daki hori dena gaurko jendeari jakinarazten. Parrandazalea, bazkalburuko bertsolaria, lapiko anitzeko burruntzali alaia eta hitzaren maisua, halakoa da Arturo Campionen eta euskaroen aro digitaleko oinordeko hau.
Reyes Ilintxeta (ARGIAn)