Gobernu hau euskara berpizteko eta bere erabilera sustatu zein ahalbidetzeko egiten ari den apostua ikaragarria da. Lehen euskara zekien biztanleriaren kopurua oraingoa baino txikiagoa da, noski. Hala ere, euskara egunero erabiltzen dutenen kopurua ez da dexente igo jende gehiagok dakien arren.
Esanetatik ekintzetara pasatzea zaila omen da, oso. Soilik sustatze-kanpainek behartuta erakusten dugu kapaz garela euskaraz bizi-tzeko edo, behintzat, lagunekin solasteko.
Euskara irakasgaian hizkuntzaren erabileraz mintzo gara eta, zorionez, guztiok bat gentozen euskara sustatu behar zelarekin. Eztabaida iritsi da irakasleak zergatik ez garen gure artean (ikaskideen artean) euskaraz aritzen galdetu duenean, bertan iritzi anitzak agertu direlarik. Baziren euskaraz aritzeko erraztasunik ez dutela esaten zutenak, inguru erdaldunak kutsatuta euskaraz ezin egin dezaketenak, baina baita haien jokabide erdalduna justifikatzeko eskolan erakusten zaigun euskara egunerokotasunarenarekin zerikusirik ez duela ziotenak ere.
Hala eta guztiz ere, hori zioen jendea ez da gauza positibo batez ohartu, bada eztabaidan ari ginela eta euskaraz ezin hobe ari zirela. Ez zuen inporta zein mailatan ari ziren, ezta zein puntutaraino zen ulergarri esaten ari zirena, baizik eta hori guztia azaltzeko egin duten ahalegina, horien guztien ama-hizkuntza ez den baina ziur naiz haien bihotzekoa den hizkun-tzan mintzatu ahal izateko.
Tamalez, horrelako gaiak dira gure hizkuntzan egitera bultzatzen gaituztenak, baina aldi berean gure hizkuntza bizirik dagoela ziurta-tzen dutenak.
Beraz, izan daitezkeen arrazoi ugarirengatik zure euskaraz lotsatuta bazaude, zure burua eskolaz kanpo euskaraz egiteko kapaz ikusten ez baduzu, edota zure ezagu-tza maila behar adina apropos ez dela uste baduzu ere, ez zaitez larritu, ahalegina baita kontuan izan behar duguna.
Horren sinplea baina aldi berean horren konplexua dena praktikan jarriko bagenu, ziur naiz gure identitatea osatzen duen hizkuntzak luzerako bizirik jarraituko lukeela.
Gaizka Navarlaz, Nafarroako Gazte Parlamentaria