Nafarroa oinez 2011 prestatzen ari diren lagunek kontzertu izugarria antolatu dute, Tafallako Gazte Jaien programazioaren barruan. Jaialdiak, “Oreja Cortada” du izena, eta zortzigarren edizio honetan honako taldeak izango ditugu ikusgai: Gernikako Gatibu eta Gatillazo, Aguraineko musikari eta abeslari ezaguna de Evaristo buru duena, La Polla Records-eko abeslari ohia. Hori gutxi balitz, ezin duzue telonero gisa ibiliko den Zartako-k herriko taldea galdu.
Kontzertua 9.30ean hasiko da Tafallako Zezen Plazan eta sarrerek 18 euro balio izango dute aurretik erosten badira eta 20 euro egunean erosita. Salmenta lekuak: Tafallako Azoka eta Txiki tabernak, Tafallako Oinez denda, Iruñeko Mesón de la Tortilla eta Iruñeko Oinez denda, Lizarrako Katxetas taberna, Azkoiengo Akelarre taberna, Lodosako Moly Taberna eta Diario de Noticias.