Mostrando entradas con la etiqueta arantxa urretabizkaia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arantxa urretabizkaia. Mostrar todas las entradas

lunes, 14 de agosto de 2017

MATXISMO MUSIKATUTA

Bada egunotan Emakundek emandako gomendio bat guztiz zabaldu da Espainia osoan. Erakundearen izena ezagutzen ez zutenek ere eman dute azken orduetan beraien iritzia. Emakundek hainbat kanturen hitzen matxismo larria salatu du eta udako festetan kanta matxisten ordez entzun daitezkeen beste kanta batzuk aholkatu, zaharrak eta berriak.

Emakundek ezin du ezer debekatu, legeak ez dio ahalmen hori ematen. Emakunde beti azaldu da, urteak joan, urteak etorri, Alarde parekideen alde, baina Bidasoaldeko udalek ez diote sekula santan kasurik egin. Emakundek uste du erakunde publikoek antolatzen dituzten jaietan ez litzatekeela diskurtso matxista zabaldu behar, baina erakunde bakoitzak nahi duena egingo du, nahi duen abeslari edo musika taldea kontratatuko du.  (klik egin-ver más)

Arantxa Urretabizkaia, El Diario Vasco-n

martes, 31 de diciembre de 2013

ATERA DITZAGUN PANKARTA ZAHARRAK GANBARAKO TXOKOTIK

Konforme, atera ditzagun pankartak ganbararen txokotik, har ditzagun berriz ere kaleak, are aspaldik haurdun gelditzeko arriskutan ez gaudenok, hainbeste emakumeen eskubideen defentsan. (klik egin-ver más)
Arantxa Urretabizkaia, Diario Vascon

martes, 23 de febrero de 2010

EUSKARAREN MUNDUAREN KOLOREA

Euskararen munduan gabiltzanok ongi asko dakigu zein nekagarria den hizkuntza horren, honen, defentsaren teoriatik ekintzara pasatzea. Ez dugu sarritan horrelakorik aipatzen, batzuetan sumatzen dugun etsipena kutsa ez dadin, hain nekaturik ez dagoenak aurrera egin dezan, ikurra beti altxatua egon dadin. Euskaraz bizi nahi duenak urruti du zerumuga, batez ere hiriburuetan. Eta helburuaren atzetik abiatu baino lehen, jakin beharko luke zerk espero dion baldin eta oztopoak gainditu nahi baditu. Antzeman beharko ditu lehenik, salatu ondoren, eta, ahal duenean, trabak ezabatu beharko ditu. (klik egin-ver más)
Arantxa Urretabizkaia

lunes, 27 de julio de 2009

OPARI SUSMAGARRIAK

Politiko ospetsu batek, zabalkunde handiko egunkarietan ezer egin gabe ere azaltzen den horietako batek, esan zuen Espainian politiko guztiek (lehen mailakoetatik hasi eta azken muturrean bukatu) jasotzen dituztela opariak. Ez familiarengandik edo ingurukoengandik. Ez, politiko guztiek jasotzen omen dituzte ezezagunek bidalitako opariak. Nork bere mailaren arabera, zehaztu zuen andre ospetsuak.

Geroztik ez dut entzun ez irakurri inoren gezurtapenik. Bale, politikoek ez dute ospe handirik jendartean, baina auskalo nork eta zertarako bidalitako opariak jasotzen dituzte. Gainera, ez gabonetan bakarrik, urte osoan baizik.
Arantxa Urretabizkaia (El Diario Vasco)