Mostrando entradas con la etiqueta gorka lekaroz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gorka lekaroz. Mostrar todas las entradas

miércoles, 11 de junio de 2014

"NAFARROAN EUSKARA GALTZEA ETA EUSKARA IZAN DENIK ERE AHAZTEA SEGIDAN ETORRI DIRA SARRI"

Euskal Filologian lizentziaduna, irakasle da Gorka Lekaroz (Donostia, 1969). Lagun ditu teknologia berriak, are, liluratzen dutela dio. Informazioa eskuratzeko ahalmena, hura ongi iragaztea. Sare sozialak eta blogak eskolako lanean erabili zalea da, Lingua Navarrorum bloga abiarazi zuen iragan urteko urtarrileko egun batez eta, bertan, bistara ekarri digu Nafarroako herri askotan euskarak egin duen bidea, jakingarri irakurgarri parrasta. (klik egin-ver más)

martes, 10 de junio de 2014

EUSKARAREN LEKUKOAK: LEOTZ

XiX. mendetik hona ez da populazioa leoztarrek galdutako gauza bakarra; beren euskalkiak ere alde egin zien, Erriberriko merinaldeko gainerako herri-ibarrei bezalaxe, Nafarroako erdialde guztia erdaldundu zuen olatu gaitzak eramanda. Historian zehar euskarak Leotzen izan duen indarra baino zailagoa da erakusten noiz desagertu ziren, isil-isilka, arbasoen hizkuntza jasotako azken leoztarrak. Ez du ematen XIX. mendean oso aurrera baino lehen izan zenik, dena den. Hona Leotzen euskaltasuna agerian jar dezakeen zenbait datu, haietako asko honakoan ere Fernando Maiora ikerleak bildurik. (klik egin-ver más)
Gorka Lekaroz, Lingua Navarrorum blogean