Liburuaren izenburua Anjel Lertxundi idazle oriotarrak 1983an plazaratu zuen "Hamaseigarrenean, aidanez" eleberriari segida ematen dio.
Euskal Herria kontatu. Ahots anitzek kontatu. Batak besteari kontatu. Lokaletik unibertsalera kontatu. Herriz herri kontatu. Tokian tokiko iragana, oraina eta etorkizuna irudikatu. Iruditegi berri bat sortu, euskaldunok euskaldunontzat. Geuretik sortutako memoria eta historia. Hamasei idazlek, hamasei herritan bizitakotik, hamasei kontakizun ezberdin asmatu dituzte. Denek batera, hamazazpigarren bat osatzen dute. Gure herria kontatzeko ahalegin kolektibo bat, agidanez. Gonbidatua Fito Rodriguez izanen da, Zumaian egoitza artistikoa egin duen idazlea, eta bertan egindako lanaren berri emango du.