Nafarroako euskalgintzako eragileek ez diote garrantzi handirik ematen Euskarabideko zuzendari postuan izan den aldaketari. 2007. urtean Carlos Perez Nievas kontseilariak Xabier Azanza euskararen institutuko buru izendatu zuenean hizkuntz politikan aurrerapauso batzuk eman zitezkeela pentsatu zuten batzuek. Lau urte geroago, ordea, itxaropenaren leihoa itxita ikusten dute guztiek. Yolanda Barcinaren gobernu berriak Azanza kendu eta Maximino Gomez jarri du haren lekuan. Baina euskararen normalizazioaren esparruan aldaketarik ez du espero euskalgintzak. (klik egin-ver más)
Mikel Lizarralde (Berrian)