2013ko martxoaren 14ean hasiko da Andoainen euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemezortzigarrenez, martxoaren 24ean Baionara heldu arte.
Gure eskualdera martxoaren 18an, astelehena, goizean goiz iritsiko da San Martindik barrena eta bazkal orduan aterako da Kaparrotsutik Los Abetos aldera abiatzeko. Aipagarria, orain arteko Korrika gehienek zapaldu duten zenbait herri -Erriberri, Azkoien, Larraga, Artaxoa.....esate baterako-, oraingoan ibilbidetik at geratuko direla. Hurrengoan beharko......... Hona hemen ordutegiak:
7'22: San Martin
8'22: Tafalla
10'07: Miranda10'46: Vergalijo
12'08: Faltzes
14'07: Kaparrotsu