35 urte bete dira Guardia Zibilak torturapean Mikel Zabalza orbaiztarra hil zuela. Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak haren oroimenez ekitaldi bat antolatu du Auritzen egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko, eta "errepresioa berriz ez errepikatzeko bermea" exijitzeko ere.
Nafarroako Gobernuaren Bizikidetza alorraren, tokiko entitateen, hainbat alderdien eta eragile sozialen ordezkariak bertaratu dira larunbatean eguerdiko 12:00etan Auritzeko Kultur Etxean egin den ekitaldira.