sábado, 16 de octubre de 2010

PEDRO LERALTA TAFALLARRA MIHILUZEN

ETB1 ek gauero emititzen duen Mihiluze lehiaketan Tafallako ordezkari batek debutatu zuen atzokoan, Gerindabain behin baino gehiagotan idatzi izan duen Pedro Leraltak, hain zuzen, neska gasteiztar bat lagun zuela. Hantxe azaldu zen, abiadura handiko trenaren aurkako kamiseta jantzita, erantzuna emateko orduan gehienetan lasaitasun handia erakutsiz, gainera. Euskaldun berria izaki, duela zortzi urte etorri baitzen Madril bere jaioterritik Tafallara, bertsoak osatzen nahiko lan izango zuelakoan, markagailuan atzetik zihoan bikoteak potokume lanetan jarri zuen, baina trebezia handia erakutsi zuen hor ere gure Pedrok hiru hutsuneetatik bi ondo bete zituelarik. Astelehenean ikusiko dugu berriro. Ea urruti heltzen den lehiaketan eta ahal dela sos batzuekin. Zorionak, Pedro, eutsi gogor.