
Bihar, asteazkena, Euskal Autonomi Elkarteko Legebiltzarra aukeratzeko egingo diren hauteskundetako lehen debatea izango dugu ikusgai Euskal Telebistako euskarazko katean. Mahai inguruak honako ordezkari politiko hauek bilduko ditu:
Juan Jose Ibarretxe EAJ-PNV ren izenean, PSE ko
Andoni Unzalu, PPko
Laura Garrido, EAko
Unai Ziarreta, Mikel Arana Ezker Batuaren izenean eta Aralarko
Aintzane Ezenarro parlamentari getariarra. Programa gaueko hamarretan hasiko da eta Jaime Otamendi izango da aurkezle lanetan. Bi gutxienez euskaldun berriak dira, Ibarretxe eta Laura Garrido, alegia. Lehendakariaren erantzukizuna handiagoa denez, esanahi berezia du horrelako eztabaida batean parte hartzera berau joatera ausartu izanak. Ea esan nahi duena txukun eta zehatz adierazten asmatzen duen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario