miércoles, 29 de abril de 2009

LABOARI OMENALDIA

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak eratu duen 4º Euskal Kultur Astearen barruan, gaur asteazkena, arratsaldeko lauretan Jon Maiak euskaldun berrien bizipenak isladatzen dituen Bidaia intimoak dokumentala aurkeztuko du. Gero zortziretan lehen mailako bertso-saioa, espreski euskara ikasleentzat prestaturikoa, Xabier Paya, Jon Maia eta Uxue Alberdirekin.
Azkenik, bihar, apirilak 30, zazpiretan, Mikel Laboari omenaldia egingo zaio. Imanol Uriberen Haika mutil dokumentala ikusi ondoren, kantaldia hasiko da, honako hamabi abeslari hauen partehartzearekin: Anari, Carlos Belda, Judit Montero, Maddi Oihenart, Xabier Erkizia, Xabi Strubell, Garxot, Arkaitz Miner, Eñaut Elorrieta, Juantxo Zeberio, Nerea Olaxa eta Oreka TX.
Ekitaldiok Eskolako Hitzaldi Aretoan izango dira. Kontzerturako gonbidapenak bertako atezaintzan hartu behar dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario