Euria gogotik eginagatik, 82 txistuen doinua ozen entzun zen lehengo igandean Agoitzen. Txistularien III Batzarra ospatzen zen eta bertakoekin batera, Tafalla, Martzilla, Iruña, Mutiloa, Barañain, Irunberri, Zangoza eta Lizarrakoak aritu ziren kalez kale poz ederrean.
Txistulari nafarrek Agoitzen egin ohi dute urteko azken alardea eta agian horretxegatik izaten da jendetsuen eta gogotsuenetarikoa. Gero bazkaria izan zuten denek. Eta unerik hunkigarriena Tafallako Koldo Cereceda zenari eskainia izan zen, hark bultzatu bait zituen bere garaian txistulari agoiztarrak horrelako alardeetan parte hartzera. Bere omenez Euskara Plazara joz eman zioten amaiera festari Azokako Plazan.
Plazara, euskara plazara! euskaldun irakasle eta ikasleok dantzara!

plazara, dantzara! Geure herriaren geroa bait gara
No hay comentarios:
Publicar un comentario