jueves, 26 de noviembre de 2009

NOR ETA.....KONRA MEDRANO

Konra Medrano dut izena, 44 urte ditut. Soriako Vinuesa herrian jaio nintzen eta Tafallan bizi naiz. Mairagako araztegian lan egiten dut ura prestatzen.

Noiz eta zein tokitan ikasi duzu euskara?Tafallara etorritakoan hasi nintzen, duela 19 urte. AEKn, etxean eta Ondarruko barnetegian ikasu dut.

Zu jaiotzez Soriakoa izanik, zergatik ikasi zenuen?
Betidanik oso garbi izan dut Nafarroak, politikoki erranez, edo Euskal Herriak baduela bere mintzaira, berezkoa dena. Nafarra edo euskalduna izateko euskara beharrezkoa da. Gainera nire sorterrria eta Soriako herri anitz Nafarroa ziren. Erdi Aroko agiri batzuetan idatzita dago eta lexikoak nahiz toponimiak horixe erakusten dute. Medrano abizena nafarra da. (klik egin-ver más)
La Voz de la Merindad

No hay comentarios:

Publicar un comentario