domingo, 1 de noviembre de 2009

UDAZKENEKO KULTUR ZIKLOAK TAFALLAN IZANGO DU AMAIERA, ASTEAZKENEAN MARTZILLAN HASITA.

Euskarabideak antolatutako “Kultur Zikloa” kanpainaren barruan Nafarroako 40 herri izanen dira onuradun. Gerinda Bai blog honen eskubiko aldean daude bere xehetasun guztiekin denak adierazita eremu ez-euskalduneko herriei dagozkienak.
Asteburu honetan Badostain, Ziraukin eta Arantzan izan dira saioak. Hurrengoa, pailazoen ikuskizuna, gure eskualdean izango da asteazkenean, Martzillan, hain zuzen. Umeentzako saioak ere izango dira ikusgai azaroaren 7 an Berbintzanan eta Erriberrin, abenduaren lehenean Faltzesen eta 5 ean Miranda Argan.
Abenduaren 19 an berriz, gazteentzako rock jaialdi bat izango da Tafallako Kube aretoan, Nafarroako ziklo osoari amaiera jarriko diona. (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario