miércoles, 6 de enero de 2010

IRUÑEAN KANTUZ TALDEAK KANTU-LANTEGI BAT JARRI DU ABIAN

Iruñean Kantuz kantutegia ikasi, ezagutu eta gozatzeko bi ekimen berri jarri dira abian:
1. Kantuzaleen Elkarteko Egoitzan (ikusi mapa eta argazkia) kantu tailer/lantegi bat, non kantuak ikasteaz gain abestien bidez Euskal Kultura ezagutzea eta sakontzea dira helburu, beti ere lagun giroan. Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 7.30etatik 9etara, urtarrilaren 12an, asteartearekin hasita eta aste santua arte. Ikastaroaren matrikula: 40 €.
2. Iruñean kantuz guztien bezperan, ostiralarekin eta arratsaldeko 7etan, "entsegu orokorra". Kantuzaleen Elkarteko egoitzan. Otsailak 5, lehen eguna.
Iruñean Kantuz blogetik

No hay comentarios:

Publicar un comentario